Fernando Azkargorta Kortabarria






           
   







Fernando Azkargorta Kortabarria (1919-1973)







Bergaran jaio zen 1919ko maiatzaren 30ean. SimonArrietaren dizipulu gogokoena izan zen. Bere herria maite zuen bergararra. Ekintza onak egitea gustatzen zitzaion. Gogotik saiatu zen beti Bergarako herriaren izen onaren alde. Simon Arrietari hil arte lagundu zion Pintura Eskola sortu eta mantentzen. Hasiera batean, zaletasun hutsez ekin zion margotzeari; izan ere, Bergarako industria bateko zuzendaria baitzen ogibidez. Negozioek sortarazten zizkioten buru-hausteetatik ihesi jo zuen pinturara, atseginez jo ere; geroago ordea, gaixotasunak jota geratu zenean, egun osoko ardura bihurtu zen bere bizitzan. Bere lanak Gasteizen, Donostian, Bilbon... izan zituen ikusgai, eta egindako ahaleginei esker, euskaldun margolaririk onenetakoa izan zen gure artista.
Fernando Azkargorta 1973ko martxoaren 15ean hil zen, 53 urte zituela. Simon Arrieta bezala, goizegi joan zen. Biak gazterik hil ziren eta atzetik artista onen urratsak utzi zituzten. Fernando, bere heldutasun artistikora iritsi berria zen. Kritikoek ondo hitzegin zuten bere lanari buruz, bereziki artista honek bere paisaietan isladatu zuen izaeragatik eta pertzepzio intimo eta espiritualagatik. Gizon geldiezina, herritarra, atsegina eta Gipuzkoa osoan ezaguna. Hutsune handia utzi zuen Euskal Herriko pinturaren historian.
Asko idatzi zen bere pintura lanaren inguruan, eta honako aipamenak nabarmendu behar dira:


Nace en Bergara el 30 de mayo de 1919. Fue el discípulo predilecto de SimónArrieta. Otro bergarés amante de su pueblo y de las buenas obras, que colaboró con entusiasmo en todo aquello que contribuyera al buen nombre de Bergara. Ayudó a Simón en la creación y mantenimiento, hasta su muerte, de la Escuela de Pintura. Empezó a pintar por pura afición, pues su ocupación profesional era la de dirigir una industria en esta villa. Pero lo que en principio fue un medio de escapar de las duras realidades de los negocios, se convirtió después, cuando su organismo se quebrantó, en una dedicación que le llevó todas las horas del día. Pintó y expuso en Salas de Vitoria, San Sebastián, Bilbao, etc... y llegó a insertarse, por méritos indiscutibles, en la "nómina" de los buenos pintores vascos.
Fernando Azcargorta murió el 15 de marzo de 1973, a los 53 años. Tanto él como Simón Arrieta nos dejaron pronto, se fueron jóvenes, dejando tras de sí la huella de los buenos artistas. Fernando fue un pintor que acababa de llegar a su madurez artística y del que los críticos de arte hablaron de una manera favorable, por su personalidad, por su percepción íntima y espiritual que este artista plasmara en sus paisajes. Hombre inquieto, popular, ameno y conocido en toda Guipúzcoa, dejó un gran vacío en la historia pictórica vasca.






















Euskal Herriko paisaiak…?

Maite dugu natura.

Maite dugu natura ikustea, usaintzea, entzutea, barrutik bizitzea.
 Ezin dugunean barrutik bizi, kanpotik bizitzen ahalegintzen gara, hurbiletik edo urrunetik, baina nolabait sentituz.
 Eta ezin badugu lekuan bertan bizitu, bere irudia ekartzen dugu.
 Irudi horri begira, gure zentzumenak gara ditzakegu, eta udazkeneko garo ebaki berria usaindu, edo erlastarraren burrunba entzun.
 Horrela zoriontsuak izan gaitezke. Baina, noiz arte?
 Noiz arte joan gaitezke ibai hartara makaldiaren hostoak eta hondo garbia ikustera, eroritako zuhaitz zaharrak bidea eteten dion ur-korronte gardenean, zuhaitzaren itzalean babestutako amuarrain baten gelditasun zelataria sumatzen dugula?
 Bada… laster, oso laster, ezingo dugu.
 Eta leku horretan, edozein egunetan, makaldi hostotsu haren ordez, eraikin ketsu eta antiestetiko bat aurkituko dugu.
 Eta saponifikatu likidoko zorrotada batzuek arnastezinezko bihurtuko dute atmosfera.
 baia ez da ibai izango, gizalegez baztergarria den oro daraman ur kirasdunen estolda baizik.
 Ibai-ertzetako landaredi gaixobera, berriz, kolore ugariko galaxia batek apainduko du, plastikozko poltsen eta hondakin zehaztugabeen eta zehaztuen ezin konta ahala hondar estandarizatuk osatutako galaxiak, hain zuzen.

Horregatik, horregatik guztiagatik, Euskal Herriko paisaiak margotzen ditugu.

Fernando Azkargorta



















Paisajes vascos…?
Nos gusta la naturaleza.
Nos gusta verla, olerla, oírla, vivirla por dentro.
Cuando no podemos por dentro lo intentamos por fuera, de cerca o a distancia, pero sintiéndola de alguna forma.
Por eso, si no nos es posible vivirla allí mismo, nos traemos su imagen.
Contemplando esta imagen podemos desarrollar nuestros sentidos hasta llegar a “oler” el segado helecho del otoño, “oír” el zumbido del abejorro.
 Así podemos ser felices…¿pero hasta cuando…?
¿Hasta cuando podremos ir a aquel rió a contemplar la frondosidad de la chopera… y ver el fondo nítido a través de la transparente corriente de agua, interceptada por el viejo árbol caído, a cuyo cobijo presentimos la acechante inmovilidad de una trucha?
Pues… pronto, muy pronto no podremos.
Cualquier día en ese lugar, en vez de aquella frondosa chopera, encontraremos un humeante y antiestético edificio.
Unos chorros de saponizado líquido, harán irrespirable la atmósfera.
El rió ya no ser rió, sino una cloaca de pestilentes aguas que arrastraran todo lo humanamente despreciable.
La enfermiza vegetación de sus orillas, será “adornada” con una galaxia multicolor de restos estandarizados de bolsas de plástico y un sinfín de desperdicios indefinidos…y también definidos.

Por eso…por todo eso, pintamos paisajes vascos.

Fernando Azkargorta






Fernando y su esposa Josefina Celaya





… argiztatzen duen argia nolakoa, hala ikusten du paisaia margolari bergararrak. Horrek ematen die kutsu lirikoa –hitza baliagarri bada– bere olio-pinturei eta, margolariari esker, paisaiek galdu egiten dute xarmarik gabeko lehortasuna, margolari ugarik emandako informazio hutsaren-itxura edo argazki-itxura; pintura naturalistaren itxura galtzen dute, nolabait esatearren. Horren ondorio dira, halaber, pasaia horien enfasia, itxura eta taxu bikaina, eta egiazko margolariaren ikuspegiari esker egindako pasaiak dira.


J. Arremele “Unidad”


…el pintor bergares ve el paisaje en función de la luz que lo ilumina. De aquí el acento lírico –si vale la palabra- de sus oleos, que pierden por el la desangelada sequedad de los paisajes meramente informativos, fotográficos de no pocos pintores, llamémosles naturalistas. Y de aquí, también el énfasis, la vitola, el estupendo empaque de estos paisajes, realizados a través de una visión de autentico pintor….


J. Arremele  “Unidad”


Simón Arrieta, Vicente Jauregi "altzeta", Lorenzo Askasibar, Miguel Okina y Fernando Azkargorta












                                                          Simón Arrieta y Fernando


New York 1961



… hori dela-eta, oso gustura aurkitzen gara Azkargortaren margoen aurrean, eta gure sentimenduei hegan egiten uzten diegu, fantasia nahiz nostalgia arinetan murgilduz. Paisaia gehienak artistaren barne-pertzepzioa, espiritu-pertzepzioa iruditzen zaizkigu, eta taxutze kromatikoa sentitutakoarena da, ikusitakoarena baino areago. Edertasun poetikoz sortzen eta antolatzen du oinarrizko motiboa, baina baita herabetasun xarmangarriz ere. Ez dira paisaia tradizionalak, zorionez, eta, une askotan, izar-laino magikoan bilduta daudela dirudite.

Luis Mª Fdez. de Ortega
 “La Voz de España”- Arabako edizioa







por esto, en la pintura de Azkargorta nos encontramos plenamente a gusto e imprecisamente dejamos volar nuestros sentimientos en un rosario de ensoñaciones y leves nostalgias. La mayoría de sus paisajes nos resultan como una percepción intima y espiritual del artista, con una plasmación cromática más sentida que vista, creando y ordenando con un primor poético, no privado de una encantadora timidez, el motivo básico. No son paisajes tradicionales, afortunadamente, sino que parecen envueltos en una mágica nebulosa en muchos momentos….

Luis Mª Fdez. de Ortega
“La Voz de España”- Edición Álava




















Atlantic City, con Edward Rock 1960




Soutnern Pines.North Carolina con Chalmers White.1961







Estados Unidos 1960











Azkargorta Donostiara gerturatutako gipuzkoar margolari gutxitako bat.
Azkargortak erabat menderatzen du marrazkia, eta kolorea ikusteko oso modu pertsonala du gainera –pintzelkada luzea, lodia eta argitsua–. Erraztasun horrexegatik irudituko zaigu, agian, nolabaiteko uniformetasun adierazkorra dutela bere oihalek.


Erakusketako obren bidez, Azkargortak gaiak sentiberatasun bikainez lantzen zituela ikusiko dugu eta, batzuetan, poetizatu egiten dituela, ilunsentiko argi bikainean bilduz. Baina euskaldunon sinfonia osatzen duten berdeei eta grisei aurre egitean, orduan ikusten dugu artista bergararraren artearen neurria, inspirazioa eta teknika uztartuta.
Jar dezagun Fernando Azkargortaren izena Euskal Herriko Margolaritzako paisajista onen ondoan.

Azkargortak bide luzea egin du, pinturan, oso epe laburrean. Eta hori, paisajista batez ari garela, Azkargorta paisajistaz ari garela, modu batera soilik arrazoi daiteke: pinturarako gaitasun bikainaz gain, paisaiekiko sentimendu kartsua du.


Margolari bergararrak ilunabarreko une poetikoan sentitzen ditu gure paisaiak, urre-koloreek hartzen dituzten garaian.


Eguzkiak ezkutatzera jotzen duenean piztutako tontorrak atzealdean: herrixkaren erdigunea, elizaren ondoan bultzaka, baina elizaren dorre landua nagusitzen dela; eta mila berdedun zelaiak inguruan. Gai atsegin horietan identifikatzen da margolaria, eta sentimendu horixe kutsatzen die bere lanei begiratzen dietenei. Eglogaren itxura hartzen dute Azkargortaren oihalek. Bere paisaietako mendi tontordunen gailur-lerroek ere ez dute erromantikoen enfasirik; beste margolari batzuek, ordea, ikusi eta modu patetikoan adieraziko lituzkete.









Azkargorta en uno de los pocos pintores gipuzkoanos que se asoman a San Sebastián.
Azkargorta que tiene un completo dominio del dibujo, tiene también una manera muy personal –pincelada larga, densa, luminosa- de ver el color. Tal vez esta facilidad – este dominio del oficio- haga que  en sus lienzos encontremos un acierta uniformidad expresiva.


A través de la obra expuesta estimamos en Azkargorta una extraordinaria sensibilidad para tratar los temas que, en ocasiones, poetiza envolviéndolos en una fantástica luz crepuscular. Pero cuando se enfrenta con los verdes y los grises que componen la sinfonía de nuestro  “gran aire” euskaldun, entonces justo es reconocer que el artista bergares, conjugando inspiración y técnica, nos da la medida de su arte.
Pongamos el nombre de Fernando Azkargorta  junto al de los buenos paisajistas de la Pintura Vasca.

Azkargorta es un artista que ha recorrido gran trecho en su itinerario pictórico en muy corto tiempo.Esto tratándose de un paisajista, como es Azkargorta, solo se puede razonar pensando en que el artista, además de unas excelentes disposiciones para la pintura, posee un sentimiento apasionado por el paisaje.


El pintor bergares siente nuestro paisaje en el poético momento de los atardeceres, maduros de oros.

Picachos encendidos por el sol que declina, de fondo: el núcleo urbano del villorrio, empujándose junto a la iglesia, que su torre labrada preside; y campos de mil verdes en su derredor, tal es la temática amable, en la que se identifica el pintor, contagiando al público que contempla su obra con su propio sentimiento. Un aura de égloga baña los lienzos de Azkargorta. Hasta las abruptas crestas de los dentados montes de sus paisajes, carecen del alto diapasón y énfasis románticos,  que inducirían a otro pintor  a verlos y expresarlos patéticamente.




























6 comentarios:

  1. Tu padre era realmente bueno. Como uno no puede más que relacionarlo con lo que conoce -y no sé de historia de la pintura hasta ahí- puedo decir que me sugiere la obra de Mir intensamente: tanto el colorismo más impresionista como cuando el uso del color se desvía por expresiones más del interior. Viéndolo se entiende que el buen oficio del hijo venga de lejos... pero se entiende también ciertos mensajes repetidos en tus acuarelas de una naturaleza que, como anunciaba Fernando, "no podremos (pintar) muy pronto"...

    ResponderEliminar
  2. Zorionak Ricardo, por haberte decidido a compartir la obra de tu padre, por recibir sus enseñanzas y sobre todo por transmitirlas día a día.
    Zorionak!

    ResponderEliminar
  3. Fernando amaba Euskadi y eso se nota en cada una de sus pinceladas.
    Me siento feliz de haberlo descubierto!
    Gracias Ricardo!

    ResponderEliminar
  4. No sabía que fueras hijo de un gran artista, Ricardo. Pero aunque eso ayuda a crear una atmósfera propicia, y sus enseñanzas te habrán ayudado, y mucho, a dar tus primeros pasos, el artista lo llevas dentro en todo caso.
    Besarkada bat

    ResponderEliminar
  5. Enrique Barbier Villanueva22 de octubre de 2014, 22:42

    He intentado ponerte un cometario pero no parece que lo haya conseguido.
    Te decía que a mí sí me habias hablado muchas veces de tu padre, pero nuunca había entrado en esta sección de tu blog. Me ha gustado. Es un bonito,sentido y merecido homenaje. Pero creo que tu lo superas. Tu obra me sigue gustando mucho, tanto las acuarelas como las otras. Todas tienen algo que me hace sentirlas. Es como si las viera y pensara: me gustaría haber pintado yo esto. Como cuando oyes a un gran instrumentista musical y dejas llevar tu mente por los derroteros de ese sonido. Un abrazo Riki.

    ResponderEliminar